Fiskaltzaren kereila Williams iraindu zutenen aurka
ARRAZAKERIA. Cornella de Llobregateko (Herrialde Katalanak) epaile batek bere gain hartu du Iñaki Williamsi irain arrazistak egiteagatik Bartzelonako Fiskaltzak Espanyoleko bi zaleri jarritako kereila. Inoiz ez zuen jarri fiskaltzak kereila bat futbolean gorroto delituengatik. «Ea lehen urratsa den arrazismoarekin bukatzeko», esan du Williamsek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu