Errepublika indarrean jartzeko eskatu du CUPek

2017ko abenduaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BARTZELONA. CUPek «errepublika estatu independente gisa indarrean jartzeko konpromisoa» eskatu die alderdi independentistei, urriaren 1eko erreferendumak agindu bezala. Hori jarri du puntu nagusitzat ERCrekin eta Junts per Catalunyarekin bozetarako programa negoziatzeko testuan. Beste baldintzak dira presoak aska ditzatela eskatzea, Espainiako segurtasun indarrek alde egin dezatela eskatzea, lurraldearen kontrola hartzea eta herri akordio handi bat egitea prozesu konstituziogilea aurrera eramateko. Ez datoz bat, ordea, ERC eta JxCat CUPek eskatzen duenarekin, independentzia lortzeko Espainiarekin eta Europako Batasunarekin negoziatzea eskatu nahi baitute.

Atzo, berriz, milaka pertsona joan ziren 25 bat artista katalanen kontzertura, presoak aska ditzatela eskatzeko. ANC Biltzar Nazional Katalanak azaldutakoaren arabera, salgai jarritako 55.000 sarreretatik 45.000 salduta zeuden eguerdirako. Dirua bermeak ordaintzeko erabiliko da, hala behar izanez gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.