Babesa, irain arrazistak jasan dituen jokalariari
FUTBOLA. Arrankudiagako eta Abadiñoko alkateek elkartasuna azaldu diote asteburuan irain arrazistak jasan zituen Abadiñoko jokalariari. Erregional mailako partida batean izan zen, Arrankudiagan jokatutako Escolapiosen eta Abadiñoren artekoan. Txutxi Ariznabarreta Arrankudiagako alkateak neurriak iragarri ditu, halako gertaerak eragozteko.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu