ANDOAIN. Euskal Hedabideen Behategiak 2020ko urtekaria aurkeztu zuen atzo Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean (Gipuzkoa). Behategiko koordinatzaile Libe Mimenza, Hekimeneko zuzendari Igor Astibia eta EHUko irakasle Edorta Arana Arrieta agertu ziren prentsaren aurrean urtekariaren edukiaren berri emateko. Mimenzaren hitzetan, «hausnarketa garaikide eta atenporal bat da, komunikazioaren alorrean garrantzitsuak diren zenbait ardatz mahai gainean jartzen dituena».
Urtekariak 11 artikulu bildu ditu. Besteak beste, pandemia, zientziaren komunikazioa, euskarazko komunikabideen egoera eta emakumeen presentzia aztertu dituzte.
    
    
        
                    Euskal hedabideei so, gogoeta «garaikide» bat
 
    
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            