Hondakinen kudeaketa publiko bihurtzea nahi dute

2022ko azaroaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. «Gardentasunez» jarduteko eskatu dio Ekologistak Martxan-ek Eusko Jaurlaritzari, eta hondakinen kudeaketa «publikoa» izateko, eta ez «gutxi batzuen onurarako negozio bat». Horrela adierazi du Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak hondakinen kudeaketarako plan berria aurkeztu ondoren. Planean, hiru zabortegi handitzeko asmoa biltzen da, trantsizio moduan, eta beste bi irekitzekoa. 2030ean botakinak egungoen %15 izatea aurreikusten du, eta ordura arte sortzen diren hondakinak kudeatzeko handitu nahi ditu zabortegiak. Ekologistek, ordea, esan dute helburu hori ez dela «errealista», «egungo joera kontuan hartuta». Uste dute 2030. urtetik aurrera ere zabortegiek martxan jarraitu beharko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.