COVID-19aren biktimak gogoan, ekitaldi batean

2022ko irailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Gasteizko Sempervirens parkean ekitaldi bat egin dute hirugarren urtez jarraian, COVID-19ak eragindako hildakoak gogoan hartzeko. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, legebiltzarkideak, ahaldun nagusiak eta erakundeetako ordezkariak izan dira ekitaldian. «Tunel luzearen amaiera» gertuago dagoela esan du Urkulluk. «Oroimena eta memoria doluminak emateko modu bat» dela esan du, eta honako hau gehitu du: «Ez dugu oroimen indibiduala nahi, oroimen kolektiboa nahi dugu».

Urkulluk atzo esan zuenez, koronabirusak 7.937 hildako utzi ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoan azken bi urte eta erdian. Nafarroan, berriz, 1.705 izan dira, Espainiako Osasun Ministerioaren arabera. Hego Euskal Herrian, orotara, 9.642 hildako utzi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.