Gaur abiatuko da Arabako Bertsolari Txapelketa, Amurrion

Gaur eta asteburuan jokatuko dituzte lehen faseko lehen hiru saioak; sei bertsolari arituko dira saio bakoitzean

Aurtengo txapelketaren aurkezpena, Laudion. RAUL BOGAJO / FOKU.
2022ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
BERTSOLARITZA. Gaur hasiko da Arabako XV. Bertsolari Txapelketa, Amurrion, eta asteburuan jokatuko dituzte lehen faseko bigarren eta hirugarren saioak, bata Biasterin eta bestea Trebiñun. Hurrengo asteburuan Legution eta Langraizen izango direnekin amaituko da lehen fasea. Seina bertsolari arituko dira saio bakoitzean. Sarrerak Bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri.

Amurrioko lehen final-zortzirenean, bertsolari hauek parte hartuko dute: Iñaki Viñasprek, Paula Amilburuk, Unai Andak, Xabier Antiak, Eukene De los Airesek eta Aitor Najerak. Kultur etxean izango da saioa, 20:00etan hasita, eta Nieves del Alamo Gil arituko da gai jartzaile.

Bihar, berriz, Biasteriko Antonio Mijangos kultur aretoak hartuko du bigarren final-zortzirena, 17:30ean. Manex Agirre, Aitor Ugarte, Manuel Bendala, Ander Aranburu, Unai Gomez eta Asier Otamendi arituko dira kantuan, Arantxa Sobrinok emandako gaiekin. Eta igandean, ordu berean, Trebiñuko gizarte etxean batuko dira bertsozaleak; Xabi Igoak, Andere Arriolabengoak, Irati Andak, Oier Arbinak, Danel Herrartek eta Asier Rubiok kantatuko dute, eta Lierni Altuna arituko da gai jartzaile.

Legution (apirilak 8) eta Langraizen (apirilak 9) izango diren saioek emango diote amaiera lehen faseari. Parte hartuko duten 30 bertsolariek behin bakarrik kantatuko dute fase horretan; saioaren irabazlea zuzenean sartuko da hurrengo fasean, eta gainerako bertsolariak, berriz, lortutako puntuen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.