EBko ministroek portaera araudia babestu dute

2017ko uztailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TALLIN. Atzo, Europako Batasuneko Barne ministroak Tallinen elkartu ziren, eta Italiak landu duen portaera araudi bat babestu zuten. Araudiak Mediterraneo itsasotik datozen etorkinen salbamenduak nola egin behar diren arautuko ditu. Italiak sufritzen duen presioaz hitz egin zuten, bere herrialdekoa baita etorkin gehien jasotzen duen kostaldea, eta Europako Komisioak aste honetan aurkeztu duen ekintza plan bat onartu zuten. Plan honek Europako Batasunari «premiazko ekintza» bat egin behar duela eskatzen dio. Zentzu horretan, bilaketa eta salbamendu lanetan dabiltzan gobernuz kanpoko erakundeen itsasontziek «arau argi» batzuk errespetatuz lan egin behar dutela dioen ekimen italiarra baloratu dute Bestalde, Libia eta «giltzarriak diren» beste herrialdeekiko «konpromisoa» handitu egin behar dela erabaki dute, Libiako kostako guardiaren presentzia handituz, eta baita Libiatik eta Nigeriatik beren jaioterrira etorkinen «etxeratze boluntarioak» indartuz ere. Dokumentuak argi uzten du EBko parte diren herrialdeek Italiak ezarriko duen «immigrazio politika eraginkorrarekiko» duten babes osoa, eta gai hori lehentasunez tratatu beharreko gaia dela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.