LONDRES. Atzo egin zen Alderdi Kontserbadorearen buruzagi bilakatzeko primarioetako bosgarren bozketa, eta Rishi Sunak Ekonomia ministro ohia eta Liz Truss Atzerri ministroa lehiatuko dira toryen lidergoa hartzeko. Irailaren 5ean jakingo da nor izango den garailea. Penny Mordaunt Defentsa ministro izandakoa primarioetatik kanpo geratu zen, eta, aurreko bozketetan bezala, atzo ere Sunakek irabazi zuen, 137 boto lortuta, eta Trussi izan zen bigarrena, 113 eskuratuta.
Boris Johnsonen lekua hartzeko faboritoa Sunak den arren, Trussek, azken primarioetako botoekin alderatuta, 27 boto gehiago lortu zituen, eta Sunakek, aldiz, hemeretzi gehiago eskuratu zituen. Biek egin zituzten adierazpenak emaitzen ondotik. Trussek jakinarazi zuen «prest» dagoela hasiera-hasieratik lanari ekiteko. Sunakek, berriz, esan zuen bera dela «hautagai bakarra» Keir Starmer Alderdi Laboristako hautagaia garaitu dezakeena datorren hauteskundeetan.
Sunak eta Truss lehiatuko dira irailean toryen liderra izateko
Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadorearen kideek aukeratuko dute nor izango den toryen buruzagia

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu