Bozetarako hautagai izateko lege bat sinatu du Putinek

Errusiako Konstituzioari eginiko erreforma bat da, eta, horren arabera, hautagai izan ahalko da beste bi aldiz.

Vladimir Putin Errusiako presidentea. RUZHININ / SSPUTNIK / KR.
2021eko apirilaren 6a
00:00
Entzun
MOSKU. Legealdi honek azkena izan behar luke Vladimir Putin Errusiako presidentearentzat, konstituzioak zehaztutakoaren arabera, gehienez ere bi legealdi jarraian egitea baimentzen baitu. Presidenteak bultzatutako konstituzioaren erreformak hori aldatzea aurreikusten du, ordea, eta puntu hori aldatzea jasotzen duen lege bati onespena eman zion atzo Putinek, aurrez parlamentuak haren alde bozkatu eta gero. Horrenbestez, 2024an egingo diren hauteskundeetara aurkezteko aukera izango du, eta baita 2030ean egingo direnetara ere. Parlamentuak onartutako testuak dio bi urteko legealdiaren mugak ez diola eragingo lege hori indarrean ezartzen den momentuan «presidente karguan dagoenari edo presidente izan denari», Sputnik berri agentziak azaldu duenez.

Horrez gain, presidentetzarako hautagaiak 35 urte baino gutxiago izatea, 25 urtez Errusian bizi izana eta beste inongo herrialdetan bizitzeko baimenik ez izatea jaso du legeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.