Koronabirusa

Erdira jaitsi da hirietako airearen kutsadura

A-8 autobidea. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
2020ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
BILBO. Ekologistak Martxan elkarteak aurkeztutako txosten baten arabera, konfinamendua hasi zenetik nabarmen murriztu da Hegoaldeko hiriburuetako aire kutsadura. Aitzineko urteko hilabete berarekin alderatuta, erdira murriztu da airean atzemandako NO2 maila. Hain zuzen ere, azken hamarkadan martxoan eta apirilean erregistratutako kopuru txikienak dira.

Kutsadura gehien murriztu duen hiria Gasteiz izan da, iazko datuekin alderatuta erdia baino gehiago murriztu baita kutsadura: %58. Iruñean ere erdia baino gehiago gutxitu da: %54. Donostian (%49) eta Bilbon (%46), aldiz, gutxiago murriztu da kutsadura, nahiz eta hiriburu horietan ere nabarmen egin duen behera.

Talde ekologistak ondorio argia atera du: hirietako motor trafikoa murrizteak nabarmen gutxitzen duela kutsadura, eta, beraz, osasun publikoa hobetzen duela. Areago, instituzioei adierazi diete badela nahikoa arrazoi mugikortasun politikak aldatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.