Beste bi andrek salatu dituzte sexu abusuak klinika berean

Momentuz hiru emakumek kontatu dute leku berean eta egun berean antzeko erasoak jasan zituztela

2019ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
BILBO. Herenegun jakinarazi zuen emakume batek Bilboko klinika pribatu batean beretaz abusatu zutela astelehenean. Atzo, beste bi andrek salatu zuten gauza bera Ertzaintzan: erietxe berean —Begoña auzoko Virgen Blanca klinikan— eta egun berean eginiko sexu erasoak kontatu dituzte. Poliziak ikerketa bat abiatu zuen arratsaldean, eta, edizio hau ixterakoan, ez zuen zehaztua oraindik hiru emakumeen ustezko erasotzailea pertsona bera ote den.

Aurreneko erasoarekin loturik, atzo iluntzean elkarretaratzea egin zuten Orozkon (Bizkaia). Herri horretakoa da herenegun salaketa jarri zuen emakumea. Kolonoskopia bat egin ondoren eta oraindik ere lasaigarrien eraginpean zegoela, zeladore batek ukituak egin zizkiola azaldu zuen.

Basauriko Baskonia Futbol Eskolako (Bizkaia) entrenatzaile ohiaren kasuari buruz, berriz, pertsona horren kontrako epaiketa lehenbailehen egiteko eta bitartean badaezpadako neurriak hartzeko eskatu du sexu abusuengatik hura salatu duen pertsona batek. «Munstro hori bere biktima batzuengandik ehun metrora baino gutxiagora bizi da», esan du bideo batean. Iazko abendutik, zazpi salaketa jarri dituzte. Martxoaren 12an atxilotu zuten, baina aske dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.