Gernikak, Bilbok eta Baskoniak irabazi egin dute

Fontechio, airean, atzo. R.BOGAJO /FOKU.
2022ko apirilaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SASKIBALOIA. Euskal Herriko bost taldeek jokatu zuten atzo, eta hiruk lortu garaipena. Ohorezko Mailan, Lointek Gernikak Leganesi irabazi zion (59-65), eta, bi partida falta zaizkiola, kanporaketak jokatzeko lekuan dago oraindik ere, zortzigarren. ACB ligan, atzeratutako 19. jardunaldian, gozamen handia hartu zuten Miribillan Surne Bilbo Basketeko zaleek, Real Madril ahaltsua menderatu zuelako taldeak (79-67). Bitci Baskoniak ere garaipena eskuratu zuen etxean, Murtziaren aurka (93-83). Zazpigarren da orain, eta sendotu egin du kanporaketak jokatzeko aukera, aurkari asko baldin baditu ere.

Denek ezin irabazi, ordea. Galtzaileen aldean IDK Euskotren eta Kutxabank Araski geratu ziren. Donostiarrek Kanaria Handiaren pistan galdu zuten (67-58), baina partida bat falta zaie ligaxka amaitzeko, eta titulurako kanporaketa jokatuko dute. Bosgarren geratzea bermatu behar dute orain. Araski batere aukerarik gabe geratu da jardunaldi bat falta zaiola, galdu egin baitzuen Ensino aurkari zuzenaren aurka (59-90).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.