'Zu haitz ez' obra estreinatuko dute gaur Donostian

Mafalda Saloiok ikuskizunerako landu duen eszenografia. EASO ABESBATZA.
2020ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
MUSIKA. Musika Hamabostaldiak Easo Abesbatzarekin eta Mafalda Saloio artista portugaldarrarekin bultzatutako lankidetzari esker sortu dute Zu haitz ez haurrentzako lana. Naturarekiko lotura berreskuratzearen garrantzia aldarrikatzen du, bai eta komunitatearen indarra ere. Zenbait galdera proposatzen ditu horretarako: «Zer dela-eta ez dago zuhaitzik etxean? Zenbat zuhaitz daude munduan? Zer gertatzen da zuhaitz bat hiltzean?». Gaur estreinatuko dute, 17:00etan,Tabakaleran, Kamaleoiak gara! programaren barruan.

Ikuskizunean Easo Gazte eta Easo Eskolania abesbatzek parte hartuko dute, Saloioren zuzendaritzapean. Hark landu ditu eszenografia eta dramaturgia ere. Gorka Miranda izango da musika zuzendaria, eta David de Oliveira pianistak eta Ainhoa Tabuyo bakarlariak ere parte hartuko dute. Testuak Marta Garciarenak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.