Osasunak Segurtasun burua kargugabetu du

2023ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Osasunako zuzendaritza batzordeak erantzun du. Urtarrilaren 14an, taldeak Mallorcaren aurka jokatu zuen ligako partidan, istiluak izan ziren harmailetan: estadioko segurtasun indarrek hainbat ikur kenarazi zituzten, tartean ikurrin bat eta Nafarroako bandera bat. Klubak berehala gaitzetsi zuen gertatutakoa, eta esan zuen ikerketa bat zabalduko zuela, «erantzuleak topatzeko eta beharrezkoak diren neurriak hartzeko».

Atzo eman zuen ondorioen berri: batetik, istiluak «oso larritzat» jo ditu; bestetik, Osasunaren Segurtasun zuzendariari «dagokion zigorra» ezarri dio—enplegutik eta soldatatik kentzea—; eta, azkenik, Sadarreko segurtasunaz arduratzen den enpresari klubeko barne araubideko arauak jakinarazi dizkio, eta komunikazio teknika berriak ezarriko ditu partidetan.

Eneko Compains EHUko Konstituzio Zuzenbideko irakasleak ere eman zituen gertatukoari buruzko azalpenak. Hura zen segurtasun indarrek kendu zituzten banderen jabea. Salatu zuen gertatu zena ez zela kontu berria, eta ikurrak kentzeko erabakia «erabat arbitrarioa» izan zela. Osasunak Sadarren jokatutako hurrengo partidanzaleek ikurrinak eta Nafarroako banderak eraman zituzten, eta 20. minutuan txalo egin zuten «taldearen, haren balioen eta zaleen eskubideen» alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.