Desmond Tutu Bakearen Nobel sariduna, Kataluniako galdeketaren alde

2014ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
BARTZELONA. Nazioarteko hamar lagunek erabakitzeko eskubidearen aldeko manifestua sinatu dute, Kataluniako galdeketa babesteko:«Katalanak bozkatzea eragoztea gizarte demokratikoen printzipioen kontrakoa da». Tartean dira Desmond Tutu Hego Afrikako apezpikua eta Adolfo Perez Esquivel Argentinako artista, biak Bakearen Nobel saridunak. Bestalde, Oriol Junqueras ERCko buruak esan du Espainia independentzia negoziatzeko prest egongo ez balitz Kataluniak ez lukeela zorraren bere zatia ordaindu beharko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.