Utoyako sarraskia gogora ekarri dute Norvegian

Oroitza ekitaldia. GEIR OLSEN / EFE.
2021eko uztailaren 23a
00:00
Entzun
OSLO. Atzo hamar urte bete ziren Anders Behring Breivik eskuin muturreko kideak bi atentatutan 77 lagun hil zituenetik; horietatik 67 Utoya uhartean erail zituen, kanpamentu batera joandako Norvegiako Alderdi Laboristako gazte erakundeko kideei erasota. Beste hamarrak Oslon hil zituen lehenago, bonba auto batekin. Gertakari hura gogora ekartzeko ekitaldiak egin zituzten Norvegian; erasotik bizirik aterakoen eta haien senideen aurrean, Erna Solberg lehen ministroak adierazi zuen «gorrotoak» ezin duela «erantzunik gabe geratu».

Norvegiak Bigarren Mundu Gerraz geroztik jasan duen erasorik larriena da Utoyakoa, baita Europan biktima gehien eragin duen atentatuetako bat ere.

Breivikek «sozialdemokrazia zigortu» nahi izan zuela adierazi zuen. Osloko Auzitegiak 21 urteko espetxealdia ezarri zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.