Iberdrola, kontratuak betetzeko prest

Ignacio Sanchez Galan. LUIS TEJIDO / EFE.
2021eko urriaren 22a
00:00
Entzun
BILBO. Iberdrolak keinu bat egin du argindarraren prezioa dela-eta Espainiako Gobernuarekin duen norgehiagokan. Prest agertu da atzera egiteko eta industriarekin zituen kontratuak ez aldatzeko, baina trukean eskatu dio Espainiako Gobernuari atzera egitea haien «gehiegizko irabaziak» mugatzen dituen dekretuan.

Dekretu horri erantzunez, bi iragarpen egin zituen Iberdrolak: batetik, kontsumitzaile handiekin —industriarekin— zituen kontratuak aldatuko zituela, argindarraren benetako prezioa islatzeko faktura berrietan; bestetik, eten egin zituen Espainiako adarrak egin beharreko inbertsioak. Iragarpen horiek eta Sidenorrek argindar garestiarengatik Basauriko fabrika egun batzuk ixteak kezka sortu zuten Jaurlaritzan, eta Madrili presio egiten aritu da industriarentzat prezio txikiagoak lortzeko; horretarako formula bat negoziatzen aritu dira.

Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak aldarrikatu du «Espainiako industria laguntzen jarraitu» nahi duela, eta horregatik «ahal duen heinean» bere gain hartuko dituela kostu gehigarriak. Horretarako, indarrean dauden kontratuak luzatzeko prest azaldu da, «betiere energia berriztagarrien tasa kentzen bada». Iberdrolak dio hilean 1.000 milioiko galera ekartzen diela konpainiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.