Bost hilabeteko zigor eskaria egin dute Cabezudorentzat

Argazkilariaren kontra abian dauden auzibideetako bati atxikia dago eskea, kontratu faltsuak egitea leporatuta

2019ko irailaren 22a
00:00
Entzun
HERRIA. Kote Cabezudo argazkilariak berarekin modelo ziharduten emakumeei eginiko erasoen harira abiatutako auzibideak pilatzen ari dira; horietako batean, egotzi diote kontratu faltsuak egitea andre bati, eta horri atxikita bost hilabeteko zigor eskaria egin du fiskalak. Auzi honetan, zehazki, bi kontratu faltsu egitea leporatu diote akusatuari; horien bidez lortu nahi zuen kontratatutako emakumezkoa adingabea zela ezkutatzea. 2008ko eta 2009ko kontuak dira. Sasoi hartan, Cabezudo argazkilari aski ezaguna zen, Donostia eta inguruetan ziharduena bereziki. Moda kontuetarako irudiak ez ezik, argazki erotikoak ere egiten zituen.

Guztira 21 andrek jarri dituzte argazkilariaren kontrako salaketak. Kontratu faltsuei buruzkoa, beraz, zati txiki bat besterik ez da haren kontrako salaketek osatzen duten mataza trinkoan; orotara, 47 deliturengatik auzipetuta dago gaur egun. Espetxean dago 2018ko maiatzetik, kautelazko neurri gisara. Auzi nagusiaren gaineko instrukzioa amaituta dago jadanik, epaiketa noiz hasiko. zain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.