Babestu elkarteak zahar etxeetako neurriak salatu ditu

Protesta, atzo. JAIZKI FONTANEDA / FOKU.
2022ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
GASTEIZ. Zahar etxeetan bizi direnen familiartekoek elkarretaratze bat egin zuten atzo Gasteizen, Arabako Foru Aldundiko egoitzaren aurrean, egoitzetan koronabirusaren aurka ezarri diren protokoloak salatzeko. Babestu senideen elkarteak azaldu zuenez, neurri horiek egoiliarren «bakartzea» eragiten dute: «Ez dugu onartuko gure senideak tristuraz hil daitezen». Adierazi zuten zahar etxeetan martxan dauden protokoloak gainontzeko lekuetakoak baino «askoz zorrotzagoak» direla: besteak beste, txertatuta dagoen egoiliar bat koronabirusa daukan pertsona baten gertuko kontaktua bada, bakartu egin beharko du, eta bisitak astean birritan bakarrik onartzen dituzte plaza publikoak dituzten egoitzetan. Ohartarazi dute neurri horiek «kaltegarriak» direla egoiliarrentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.