Otxandioko eskola irabazle, Joxe Mari Auzmendi bekan

Bekaren irabazleak. JON URBE / FOKU.
2021eko azaroaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
HERNANI. Otxandioko Herri Eskolak (Bizkaia) eskuratu zuen atzo lehenengo Joxe Mari Auzmendi Hezkuntza Beka, Eskola Berria proiektuarekin. «Eskolaren eta komunitatearen arteko zubia berreraikitzea» da proiektuaren helburuetako bat; 12.000 euroko laguntza jasoko du, eta bi urteko epea izango du lan prozesua aurrera eramateko.

Naturaren integrazioan, haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan «berrikuntza pedagogikoak» proposatzeko «jauzi kualitatiboa», eta eskolaren etakomunitatearen arteko «hurbilpena» nabarmendu dituzte saria ematean. Eskola Berria proiektuarekin, «ikaskuntza aktiboago bat» sustatu nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.