Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa abian jarri du Elkarrek

2021eko otsailaren 6a
00:00
Entzun
LEHIAKETA. Irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin, hamahirugarren aldiz antolatu du Elkar Fundazioak Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa. Aurten, Lur Gallastegik idatzitako Munduari bira pastel batean ipuina irakurri eta ilustratu beharko dute haur txikienek —LH 4tik beherakoek—. Helduagoek, berriz, Adur Larreak sortutako ilustrazioan oinarritu beharko dute beraiek sortutako ipuina. Azkenik, komiki ala binetaren atalean, Bizitza itsasontzian gaia izango dute ardatz gazteek beren lanak sortzeko.

Parte hartuko duten haur eta gazteei zuzendutako sariez gain, ikastetxeei eskainitako sari bereziak ere izango dira aurten. Alde batetik, Laboral Kutxak bi ikasgelarentzako saria emango du; bestetik, Irrien Lagunen Klubak ikuskizun batekin sarituko du ikastetxe parte hartzaileetako bat. Elkano Fundazioa ere babeslea da.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 16 bitartekoa izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.