Koronabirusa

Gorlizko erietxeko babes neurrien falta kritikatu dute

2020ko azaroaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GORLIZ. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak herenegun jakinarazi zuen Gorlizko (Bizkaia) ospitaleko erien %20 eta langileen %10 kutsatu direla. LAB sindikatuak azaldu duenez, gela bakoitzean lau paziente egoten dira, eta langileek maskara kirurgikoak zituzten. «Paziente horietako bakoitzak bisita bat jasotzen zuen; askotan, zortzi pertsona elkartu dira espazio txiki eta gaizki aireztatutako batean». Beraz, eragotz zitekeela uste dute: «Langileentzako nahiko babes jarri izan balitz eta bisiten kontrola apur bat handiagoa izan balitz, egoera hori eragotz zitekeen».

Ospitaleko zuzendaritzaren jarrera ere kritikatu dute, haien hitzetan, ez baitute autokritikarik egin, eta langileak errudun direla esaten ari baitira. «Salatu nahi dugu langileok babesik gabe egon garela, eta haien erabakiek gaixotzen gaituztela».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.