Zenbait etxegabek Donostian okupaturiko baserri bat erre da

Bilbon, Udaltzaingoak kanporatu egin ditu Errekalde auzoko frontoi batean lo egiten zuten etxegabeak

2018ko uztailaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Donostiako Martutene auzoko baserri bat erre zen atzo goizaldean. Etxea abandonatuta zegoen, eta han egiten zuten lo hainbat etxegabek. Sutea hasi zenean, sei lagun zeuden barruan, baina inor ez zen zauritu.

Suhiltzaileek adierazi dute sutea beheko solairuan hasi zela, 02:30 aldera, eta bigarrenera igaro zela ondoren. Goizeko 04:00k arte egon ziren lanean hura itzaltzeko.

Bilboko Errekalde auzoan, berriz, atzo Udaltzaingoak kanporatu egin zituen frontoian lo egiten zuten etxegabeak. Etxegabeek negutik egiten zuten lo frontoian, baina kanporatu bezain laster garbitu dute, eta gauetan ixteko neurriak hartu.

Udalak adierazi du asmoa duela han lo egiten zuten lagunetako hamabost larrialdietako etxebizitzetan hartzeko, Tanta kolektiboaren eta Harribide elkarteen laguntzarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.