Baskonia Euroligatik kanpo geratu da

2021eko apirilaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SASKIBALOIA. TD Systems Baskoniari amaitu zaio denboraldi honetako Euroliga. Valentziaren aurka galdu egin zuen atzo gauean, azkeneko jardunaldian (84-81), eta horrek utzi du Top 8ko kanporaketetan aritzeko aukerarik gabe. Irabazi beharra zeukan, eta hala ere, zain jarraitu beharko zuen, Zenitek azken bi partidak galtzeko zain. Irabazi eta Real Madrilek galdu izan balu barruan izango zen, baina espainiarrek ez zuten kale egin Fenerbacehren pistan. Gorabehera handiko partida izan zen Baskoniarena. Lehen laurdena etxekoentzat izan zen (25-21), baina atsedenaldira Baskonia joan zen aurretik (39-44). Hirugarren laurdena eta azkenekoa Valentziarentzat izan ziren, baina Dusko Ivanovicenek bederatzi puntuko aldea izan zuten hirugarren laurdenean. Azkenekoan, Baskoniak sei jaurtiketa libre huts egin zituen. Lau minutu falta zirela berdinduta zeuden, baina hortik aurrera Valentzia nagusitu zen. Henryk 19 puntu sartu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.