PANek amaitutzat jo ditu Israelekiko segurtasun itunak

2020ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
JERUSALEM. Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak atzo jakinarazi zuen Israelekin eta Ameriketako Estatu Batuekin adostu zituzten segurtasun arloko akordioak bertan behera geratu direla, Israelgo koalizio gobernuaren anexio planengatik.

PAE Palestina Askatzeko Erakundeak duela bi urte erabaki zuen bi herrialde horiekiko lankidetza amaitzea, eta Abbasen esku utzi zuen erabakia indarrean noiz sartu zehaztea. PANeko presidenteak, ordea, ez zuen xehetasunik eman mugimendu horren inguruan, eta litekeena da azkenean erabakiak bi erakundeen arteko lankidetza mugatzea, erabat eten beharrean.

Israelgo Gobernuak Zisjordaniako kokagune juduetan eta Jordango haranean «subiranotasuna aplikatzeko» asmoa du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.