'Madama Butterfly' opera taularatuko du OLBEk

2022ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
MUSIKA. OLBE Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak Madama Butterfly operarekin itxiko du 70. denboraldia. Maria Agresta sopranoak eta Sergio Escobar tenorrak jokatuko dituzte protagonisten rolak Giacomo Pucciniren obran, eta Henrik Nanasik zuzenduko du Bilboko Orkestra Sinfonikoa. 19:30ean hasiko dira hilaren 24ko, 27ko eta 30eko emanaldiak, eta 21ekoa eta 28koa, berriz, 19:00etan. Bilboko Euskalduna jauregian izango dira emanaldi guztiak.

OLBEko presidente Juan Carlos Matellanesek azaldu duenez, hamargarren aldia da Pucciniren opera hori elkartearen denboraldi batean aurkezten dutena; 1953an izan zen lehena, eta 2015ean orain arteko azkena; beraz, «publikoaren gehiengoak ez du ikusia izango», haren ustez. Elkarteko zuzendari artistiko Cesidio Niñoren hitzetan, halaber, erritmo ia zinematografikoa du produkzioak; izan ere, 32 ate agertokian barrena mugituko dira, batetik bestera, Japoniako paisaiak eta pertsonaien barne mundua islatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.