Rodrigo Dutertek alde handiz irabazi ditu Filipinetako presidentetzarako bozak

2016ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MANILA. Rodrigo Dutertek irabazi ditu presidentetzarako hauteskundeak Filipinetan, Mar Roxas Barne ministroari ia sei milioi botoren aldea aterata. Atzo iluntzean botoen %88 zituzten zenbatuak, eta Duterteren garaipena baieztatu zen horrela. Kanpainan asko polarizatu da hautagai horrekiko iritzia, besteak beste, delitugileak unean bertan exekutatzearen alde agertu delako. Benigno Aquino oraingo presidenteak egotzi dio «diktadurara itzuli» nahi izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.