Koronabirusa

Laugarren dosia «ez da behar», Veranen ustez

2022ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
PARIS. Olivier Veran Frantziako Osasun ministroaren arabera, txertoaren laugarren dosia jartzea «ez da beharrezkoa», eta zehaztu du 80 urtetik gorakoentzat ere ez dela beharrezkoa. Herenegun, prentsaren aurrean esan zuen «oraingoz» ez duela beharrezkoa ikusten. Izan ere, argudiatu zuen orain arte erabilitako txertoa COVID-19aren lehen aldaerei aurre egiteko egina dagoela, eta, beraz, aldaera berriei aurre egiteko beste txertoen «beha» egon behar dela, laugarren dosia egin behar den erabakitzeko. «Laugarren dosia egiteko galdea heldu bada, heldu den udazkenean, adibidez, beha egon beharko dugu egokiago den txertorik ba ote den. Laborategi batzuk horretarako lanean ari dira», segurtatu zuen.

Veranek esan zuen Frantziako bi herritarretik batek pasatu duela gaitza, omikron aldaerarekin. Horiek horrela «txertaketa nekea» egon daitekeela esan zuen, herritarrek «ez dutelako dosiak bata bestearen atzetik jartzen aritu nahi».

Italian, berriz, laugarren dosia jartzeari ekingo diote martxoaren lehenetik goiti. Oraingoz, herritar zaurgarriei baizik ez diete jarriko indartze dosi hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.