Basurtuko bihotz kirurgiaren itxiera kritikatu dute
BILBO. Osakidetzak bi ospitaletan ematen du bihotzeko kirurgiako zerbitzua, Basurtukoan eta Gurutzetakoan, Bizkaian biak. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila aztertzen ari da, ordea, zerbitzua batu eta Gurutzetako erietxean soilik eskaintzea. Kontra ditu Basurtuko bihotzeko kirurgia zerbitzuko zirujauak, uste baitute «erabaki oso negatiboa» izango dela herritarren osasunerako, eta proiektuak «porrot» egingo duela. Hori horrela, proiektua berriz aztertzea galdegin diote Osasun Sailari. Basurtuko «ia zerbitzuburu guztiek» —zehazki 39k— sinatutako gutun baten bidez eman dute beren jarreraren berri.
Proiektuak aurrera jarraituz gero, kardiologiako artan eragina izango duelakoan daude langileak. Salatu dutenez, ebakuntza gela gutxiago egongo dira, eta itxaron zerrendak luzeagoak izango dira. Halaber, ohartarazi dute Basurtuko ospitaleak kardiologiarako dituen «zenbait teknika aurreratu» kenduko dituztela, eta eriak osasun pribatura bideratuko dituztela.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.