CO2 neurgailuak ezarri dituzte Iparraldeko eskola batzuetan

2022ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ANGELU. Iparraldeko herriko etxe zenbaitek CO2 neurgailuak erostea erabaki dute, eskoletan ezartzeko. Kasurako, Angeluko Herriko Etxeak 33.000 euroko aurrekontua baliatu du tresna horiek erosteko. Asmoa da udaberrirako eskola guztietako gelak hornitu ahal izatea. Dagoeneko kutsatze gehien gertatzen diren lekuetan ezarriak dituzte, hala nola jangeletan eta umeek siesta egiteko geletan. Angelun bezala, Miarritzen(Lapurdi) eta Donibane Garazin ere hasiak dira tresna horiek erosten.

Hain zuzen, irakasleek greba eginen dute berriz ostegunean, protokolo eraginkor bat eskatzeko. Besteak beste, behar bezainbat CO2 neurgailu eskatzen dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.