Eskola kirola berriz egiten hasteko eskatu diote Jaurlaritzari
DONOSTIA. Gipuzkoako hamazazpi federaziok Eusko Jaurlaritzari eskatu diote eskolako kiroleko lehiaketak berriz egin ahal izatea. Federazioen arabera, eskola kirola eten izanak ez du «oinarri zientifikorik», irailetik ez baita «ondorio ezkorrik» agertu. Halaber, salatu dute Jaurlaritzak erabakia «elkar aditzerik» gabe hartu duela.
Egoeraren aitzinean, hainbat federaziok biltzea erabaki dute: besteak beste, eskubaloikoak, futbolekoak, atletismokoak eta igeriketakoak. Ordezkariek «historikotzat» jo dute elkartzea, eta agerian utzi dute «egoeraren larritasunaren» adierazle dela. Horien erranetan, Eusko Jaurlaritzaren erantzunik ez dute jaso, oraingoz.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.