'Hondalea'-ren lanetan irregulartasunak egon direlakoan, LABek fiskaltzara jo du

2021eko ekainaren 9a
00:00
Entzun
SALAKETA. «Santa Klara irlan Hondalea eskultura jartzeko egin den tramitazio urbanistikoa» Gipuzkoako Fiskaltzaren esku jarri duela jakinarazi zuen atzo Donostiako Udaleko LABeko sail sindikalak, sare sozialen bidez, «irregulartasunak daudelakoan». Gehitu zuen gaur «informazio osoa» zabalduko duela. Argia astekariak atzo aurreratu zuenez, «LABeko sail sindikalak dosier bat prestatu du eta bertan agertzen denez, besteren artean, LKS eta Fhecor enpresek lizitaziorik gabe eskuratu dute [itsasargiko] eraikina birgaitzea zuzentzeko lana».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.