Somaliako presidenteak uko egin dio luzapenari

2021eko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
MUQDISHO. Mohamed Abdullahi Farmaajo Somaliako presidentea bere legealdia luzatzen duen legea bertan behera uztearen alde agertu zen atzo, eta hauteskundeak egiteko «bide orri bat» prestatzeko eskatu zion Mohamed Roble lehen ministroari.

Parlamentuan agerraldia egin zuen, eta diputatuei eskatu zien iragan irailean oposizioarekin adostutako akordiora itzultzeko. Parlamentuak aho batez onartu zuen presidentearen eskaria, eta, horrenbestez, Roblek izango du hauteskundeak antolatzeko ardura. Joan den asteartean, akordioaren sinatzaileei dei egin zien berriz ere elkarrizketak hasteko.

Otsailaren 8an amaitu zuen legealdia Abdullahi Farmaajok, baina parlamentuak lege bat onartu zuen duela bi aste, hauteskundeetara deitu beharrik gabe legealdia bi urtez luzatzeko modua ematen diona. Bozetara deitu ez izanak sumindu egin zuen oposizioa, eta tentsio politikoa kalera zabaldu zen. Protestak eta istiluak izan dira ordutik, eta dozenaka hildako izan dira horietan azken egunetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.