Nafarroako Txapelketa ere atzeratu egin dute

2020ko urriaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BERTSOLARITZA. Nafarroako Bertsozale Elkarteak ez du modurik ikusten, pandemia betean, lehiatzekoak diren bertsolarien «aukera berdintasuna» bermatzeko, eta horregatik hartu du datorren urteko txapelketa atzeratzeko erabakia. Berez, urtarriletik martxora zen egitekoa, baina, kideen artean kontsulta egin, eta ez dute modurik ikusi. Ez dute txapelketa bertan behera utzi, baina, oraingoz, ez dute beste egunik zehaztu. Iragarri dutenez, pandemiaren bilakaeraren arabera erabakiko dute noiz egingo den.

Txapelketarik egin ez arren, saioak antolatzeko borondatea azaldu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, eta kultura segurua dela azpimarratu. «Txapelketaren hutsunea» bestelako saio batzuekin osatu nahi luketela ere iragarri dute. Esan dute horiek aurrerago azalduko dituztela, eta jadanik abian dituzten asmoen berri eman dute. Zehaztu dutenez, aste honetan bertan hasiko dira martxan bertso eskolak, adibidez, eta aurrera jarraitzen dute Nafarroako 60 ikastetxetan bertsolaritza irakasteko programekin ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.