Koronabirusa

Lopez Acuñaren ustez, epe motzean hirugarren dosirik ez

Epidemiologoak uste du talde immunitatea ez dela lortuko herritarren %85-90 txertatuta egon arte

2021eko uztailaren 25a
00:00
Entzun
BILBO. Daniel Lopez Acuña epidemiologoak eta OMEko Krisi Egoeretarako Ekintza arduradun ohiak esan du gaur-gaurkoz ez dagoela ebidentzia zientifiko sendorik baieztatzeko epe motzean hirugarren txertoa hartu beharko denik, eta ezta urtero txertatu beharko denik ere. Espainiako Osasun Ministro Carolina Dariasek ostiralean esan zuen «ziurrenik» hirugarren dosia beharko zela, eta, Lopez Acuñaren ustez, Darias aurreratu egin zen baieztapen hori egitean: «Oraingoz, farmazia enpresek baino ez dute egiten hirugarren dosiaren alde». Bosgarren olatuak ez du harritu, baina uste du azkarregi lasaitu direla neurriak, «birusaren aldaera erasokorragoak» daudelako eta oraindik herritar asko txertatu gabe daudelako: «Txertoa ez da nahikoa, intzidentzia gutxituko duten neurriak ere behar baitira, eta neurri horiek murriztaileak izan behar dute». Talde immunitatea, berriz, herritarren %85-90 bat txertatuta egon arte ez da lortuko, haren iritziz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.