47 urteko eskaria ama-alabak hiltzea egotzita

2022ko irailaren 13a
00:00
Entzun
BILBO. 2020ko martxoan Abanton (Bizkaia) emaztea eta alaba hiltzeaz akusatutako gizonaren aurkako epaiketa hasiko da gaur Bilbon, atzo herri epaimahaiko kideak hautatu ostean. Fiskaltzak 47 urteko espetxe zigorra galdegin du harentzat: 24 urte emaztea hiltzeagatik, eta 23 alaba hiltzeagatik; azpikeria, ahaidetasun eta genero larrigarriak ezartzea eskatuko du. Akusazio partikularrak, berriz, 25 urteko kondena galdegin du hilketa bakoitzagatik.

Etxean aurkitu zituzten hilda ama-alabak, 2020ko martxoaren 11n, indarkeria zantzuekin; 54 urte zituen Miren Urangak, eta 24 Paola Mendezek. Ertzaintzak Portugaleten (Bizkaia) aurkitu zuen ustezko hiltzailea, trasteleku batean, botika batzuk hartuta; 60 urte zituen gizonak orduan. Fiskaltzaren arabera, kolpeka eta labankadaka hil zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.