EH Bilduk ongizate ituna eta burujabetza aldarrikatu ditu

«Aberastasunaren banaketan» oinarritutako neurriak iragarri ditu Iriartek. Estatus politiko berria aldarrikatu du

2022ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
GASTEIZ. EH Bilduko Programa arduradun Pello Otxandianok berriki aurreratu du koalizioak «ongizate itunari buruzko» proposamen bat aurkeztuko duela irailean, eta, hain justu, halako akordio baten beharra berretsi zuen atzo Maddalen Iriarte EH Bilduren bozeramaileak.

Itunak norabidetzat hartu behar du «aberastasunaren banaketa», Iriarteren esanetan. Eusko Jaurlaritzak «arinkeria handiarekin baztertu nahi dituen eztabaidak» mahai gainean jarriko dituztela aurreratu zuen; hala nola zerga sistemari, etxebizitzen prezioari, gutxieneko soldatari eta osasungintzari buruzkoak.

Alor horietan «politika ausartak» egiteko, ordea, burujabetzaren beharra nabarmendu zuen Iriartek, eta, alde horretatik, adierazi zuen «transferentzien inguruko ika-mikak ez duela gehiagorako ematen». Horregatik, estatus berriaren premia «inoiz baino agerikoagoa» da, haren esanetan. Horren haritik, EAJri egotzi zion ez dagoela EH Bildurekin estatusaz adostutakoa «garatzeko eta gauzatzeko» prest, «herri honen gehiengo zabal-zabal batek erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen duen arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.