Txikonen taldeak hilik aurkitu ditu Nardi eta Ballard

2019ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
MENDIA. Tragediak gogor jo du berriro alpinismoa. Alex Txikon buru zuen erreskate taldeak Daniele Nardi eta Tom Ballard alpinisten hilotzak aurkitu zituen atzo, Nanga Parbateko (8.125 metro) Mummery espoloian, 5.900 metrora. Italiarra eta britainiarra desagertuta zeuden otsailaren 24tik. 6.250 metrora zeudela galdu zen haien seinalea.

Txikonek K2a (8.611 metro) lehen aldiz neguan igotzeko prestalanetan zebilela izan zuen ezbeharraren berri, eta Nanga Parbatera abiatu zen, erreskate lanetan laguntzeko. Astelehenetik aritu dira Txikon eta hainbat lagun jo eta su. Asteazkenean, bertan behera utzi zituzten erreskate lanak, baina biharamunean berriz ekin zieten, helikopterotik Mummery espoloian bi silueta ikusi ondoren. Atzo joan ziren hara, eta Nardiren eta Ballarden gorpuak topatu zituzten. Haiek eman zuten berri txarra. Eremu arriskutsuan daudenez, han utzi dituzte gorpuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.