Zortzi zinegileren filmak zinema feminista zikloan

2021eko apirilaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ZINEMA. Chantal Akermanen News from Home filmaren (1977) emanaldiarekin, Artium museoak Zinema feministaren historiak zikloaren bigarren aldiari ekingo dio bihar. Akerman belgikarrak bere ahotsez New Yorken grabatutako 88 minutuko pelikula aurkeztuko du Ainhoa Gutierrez del Pozo zinemagileak.

Maiatzaren 8an Josefina Molinaren Función de noche eskainiko dute, Maialen Belokik aurkeztuta. Ekainaren 5ean Margarita Ledoren Nación filmaren txanda izango da, Aitziber Olaskoaga aurkezle dela. Zikloak uda ondoren izango du jarraipena, zinemagile hauen lanekin: Barbara Hammer, Diana do Teixeiro, Helke Sander, Nina Menkes eta Claire Simon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.