EAEko Memoria Legea bozkatuko du EH Bilduk

2023ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Legebiltzarrean aurki bozkatzekoak diraEAEko Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren Legea, eta EH Bilduk alde bozkatuko du. Nabarmendu du beraiek txertatutako «hobekuntza» batzuekin iritsiko dela legea bozketa egunera: «Eusko Jaurlaritzak, Gogora institutuaren bitartez, lantalde zientifiko bat sortuko du, giza eskubideetan, 1936ko gerran eta Francoren diktaduran adituak diren profesionalek osatutakoa, 1936tik 1978ra bitartean gertatu ziren giza eskubideen urraketak ikertzeko».

Horrez gain, koalizio abertzaleak «ezinbestekotzat» jo du Trantsizio Ekologikoaren lege proiektua «iraultzea». «Ez ditu helburuak zehazten, eta ez du neurri bat bera ere ezartzen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.