Ipar Koreak Pompeoren jarrera kritikatu du

2018ko uztailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PIONGIANG. Ipar Koreako Atzerri Ministerioak «penagarritzat» jo zuen atzo AEB Ameriketako Estatu Batuetako Estatu idazkari Mike Pompeoren jarrera, Koreako penintsularen desnuklearizazioaz izan duten bileren ostean. Piongiangek Pompeori egotzi zion aldebaka- rreko kontzesioak lortu nahi izatea, eta desnuklearizazioa arriskuan jartzea; Pompeoren iritziz, ordea, bilerak «oso emankorrak» izan dira, ezer adostu ez duten arren.

Bien bitartean, Ipar Korea bere 70. urteurrena ospatzeko antolaketan murgildu da, eta, horri begira, Txinako presidente Xi Jinping gonbidatu du irailaren 9ko ekitaldietara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.