Emakume bat hil da Barakaldoko Bagatza geltokian, metroak harrapatuta

2023ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
BARAKALDO. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak atzo goizean jakinarazi zuenez, 78 urteko emakume bat hil zen Barakaldon (Bizkaia), metroak harrapatuta. Horregatik, metro zerbitzua eten zuten Gurutzeta eta Sestao artean. Ertzaintzak adierazi zuenez, istripua 09:45 aldera gertatu zen, Barakaldoko Bagatza geltokian. Bilboko Metroak, berriz, argitu zuen zerbitzuari «ez dagozkion» kausa batzuengatik gertatu zela ezbeharra, eta protokoloak dioenaren arabera eten zituztela tren zerbitzuak. Hala ere, zerbitzuak berriz ere martxan jarri zituzten eguerdia baino lehenago: 11:45erako, zehazki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.