Polonian bozei eustearen alde agertu dira

2020ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
VARSOVIA. Azken orduko ezustekorik ezean, Polonian presidentetzarako hauteskundeak egingo dituzte. Izan ere,Dietako (behe ganbera) diputatuak bozei eustearen alde agertu ziren herenegun gauean egindako bozketan,agintean dagoen Legea eta Justizia alderdiak (PiS) duen gehiengoari esker. Maiatzaren 10erako dago finkatua boz horien lehen itzulia, eta gobernuak aurreikusi du herritarrek posta bidez ematea botoa.

Atzoko bozketaren ostean, lege proiektua Senatura igaro da, eta han PiSek ez du gehiengorik; halere, goi ganberak kontrakoa bozkatu eta gobernuaren asmoa blokeatuko balu, Andrzej Duda herrialdeko presidenteak izango luke azken hitza, eta hura ere hauteskundeak egitearen aldekoa da. Oposizioko alderdiak prozesua geldotzen saiatuko dira datozen egunotan, hilabeteko epea baitute lege proiektua eztabaidatu eta bozkatzeko, eta horretarako Auzitegi Konstituzionalaren sententzia bat erabili nahi dute: hauteskundeen data beranduenez sei aste lehenago alda daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.