Kanadako sutea «piztia» bat da, eta 200.000 hektarea ere erre ditzake

2016ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
OTTAWA. Ralph Googale Kanadako Segurtasun Publikoko ministroaren esanetan, joan den domekatik piztuta dagoen sutea «piztia» bat da, «arriskutsua da eta ezin da iragarri zer norabide hartuko duen». Asteon 90.000 herritar ebakuatu dituzte guztira, tartean Fort McMurray hiriko biztanle guztiak (70.000). Dagoeneko 100.000 hektarea erre ditu suteak, eta gobernua beldur da asteburuan bikoiztu ez ote duen egingo hedadura. Bero dago eta haize handia dabil eremu hartan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.