Koronabirusa

Bartzelonako ituna, txertoen patenteak altxatzearen alde

2021eko apirilaren 14a
00:00
Entzun
BARTZELONA. Osasunaren eta zientziaren alorretako hainbat profesionalek eta gobernuz kanpoko zenbait erakundek adierazpen bat sinatu dute Bartzelonan, COVID-19aren aurkako txertoen patenteak behin-behinean liberaliza ditzatela eskatzeko. Itunaren xedea da dosien ekoizpena eta banaketa «ahal bezain beste azkartzea», mundu osora irits daitezen. Sinatzaileen artean daude Munduko Medikuak, Mugarik Gabeko Medikuak eta Oxfam Intermon. Bartzelonako alkate Ada Colauk ere babesa adierazi dio agiriari, eta erakunde gehiagotara igorriko duela esan du, atxikimenduak biltze aldera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.