Pandemia garaiko kulturgintzaz ariko dira ikastaro batean

2021eko ekainaren 15a
00:00
Entzun
KULTURA. EHUko Udako Ikastaroetan, Pandemia garaiko kulturgintza: egoera eta erronkak ikastaroa egingo dute hilaren 21ean eta 22an. EHUko Gipuzkoako campusean izango dira saioak, eta aurrez aurre edo online jarraitu ahal izango dira. Zabalik dago izena emateko aukera, www.uik.eus atarian.

Lehen egunean, Karlos Aizpurua Mintzolako Ikerkuntza zuzendariaren sarreraren ondotik, Pio Perez eta Harkaitz Zubiri EHUko irakasleak, Aintzane Larrabeiti ICC Consultors Culturalseko aholkularitza teknikaria, Mikel Etxeberria Kulturaren Euskal Behatokiko arduraduna, Luken Arkarazo Usurbilgo Kultura zinegotzia eta Jon Agirresarobe Bertsozale Elkarteko koordinatzailea mintzatuko dira. Eta hurrengo egunean, berriz, IƱigo Astiz BERRIAko kazetari eta idazlea, Manex Fuchs antzerkilaria, Eneritz Dueso Musikarien Elkarteko lehendakaria, Xabier Gantzarain idazle eta Dinamoa sormen guneko koordinatzailea, eta Oihana Iguaran EHUko doktoregai eta bertsolaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.