Durangoko Udalak hamasei beka eman ditu

2021eko azaroaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
KULTURA. Durangoko Udalak 95.000 euro banatuko ditu hamasei kultur proiektu aurrera eramateko. Sorkuntza eszenikoen alorrean, hauek dira hautatutako proiektuak: Tarzan (Igor Iglesias), Muna (Cecilia Paganini), Topatuko garen leku horretan (Elene Carreto), I[n]tera[k]zioa (Bagara) eta Edurnezuriren hiru heriotzak (Maider Lopez). Ikus-entzunezkoen atalean, Ainhoa Olasoren Hemen bizi da maitasuna aukeratu dute, eta musika konposizioan, Egoitz Etxebarriaren Amantra eta Ander Arzillaren Sustraiak adarretan.

Literatura eta ilustrazio lanen artean, hauek jasoko dute beka: Ustekabean krak (Uxue Egia), Gorputz txiki batean jaio nintzen (Mikel Uribelarrea) eta Dakota txikiren muki bidaiaria (Peru Magdalena eta Iraia Okina). Artelan plastiko eta grafikoen atalean, berriz, Un agujero en el cielo (Carlos Martinez Bordoy), Ama ta asunak (June Baonza), EX3 (Jone Erzilla) eta Begizulo (Ismael Iglesias).

Azkenik, Nerea Gastonen Los lavaderos de Barrenkale egitasmoak laguntza jasoko du kultura proiektuen atalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.