Realak bigarren garaipena nahi du gaur, Levanteren aurka

Zubietan ariko dira (11:00), eta 150 zaleren aurrean jokatuko dute. Nahikari Garcia ez dago deialdian.

Realeko jokalariak Euskal Herria Kopako garaipena ospatzen, irailean. FOKU.
2020ko urriaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
FUTBOLA. Realak bigarren partida dauka gaur ligan. Zubietan jokatuko du Levanteren aurka (11:00), eta, aspaldiko partez, zaleak izango dira harmailetan. 150 zalerentzat da aukera hori, eta berehala agortu ziren. Txuri-urdinek itxura ona emanez irabazi zioten aurreko igandean Deportivori haren zelaian, eta bide beretik segitzeko asmotan da Natalia Arroyoren taldea. Gaurko aurkariak puntu bat gehiago dauka, baina partida bat gehiago jokatuta dago. Aurreko jardunaldian, Eibarren aurka berdindu egin zuen, etxean. Hogei jokalariko zerrenda osatu du Arroyok, eta ez dago Nahikari Garcia. Lesioa osatu zaio, eta hasita dago taldekideekin entrenatzen, baina entrenatzaileak ez du puntu-puntuan ikusten jokatzeko.

Realak aurreneko partidan eman zuen itxura onak piztu egin du zaleen artean taldearen inguruko ikusmina. Hori ikusirik, Arroyok zaleen aldarte on horri segida eman nahi dio: «Zoragarria da haiek pozik egotea gurekin. Bultzada handia ematen digu. Horrela jarrai dezaten gure esku dago».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.