153 sexu eraso leporatu dizkiote Kote Cabezudori

2022ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Kote Cabezudo argazkilariaren kontrako auzian, Mario Diaz abokatuak 153 sexu eraso egin izana leporatu dio akusatuari. Akusazio partikularraren abokatua da Diaz, eta argazkilariaren biktima izandako hamazazpi emakume ordezkatzen ditu. Eraso horiez gain, iruzurra, intimitatearen kontrako delituak, osotasun moralaren kontrako delituak, eta adingabeak galbidean jarri izana ere egozten dizkio Cabezudori. Orotara, 2.388 urteko kartzela zigorra eskatu du akusazio partikularrak.

Cabezudoren aurkako auzian 21 emakume agertu dira biktima gisa, eta horietatik hamazazpi ordezkatzen ditu Diaz abokatuak. Berak ordezkatzen dituen hamazazpi emakume horietatik lauren kasuak iraungita daude. Hala ere, epaiketa egiten denean lekuko gisa emakume guztiek deklaratzeko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.